Herio 1936
Beterri-Aiztondoko gertakarien testigantzak jasotzen dituen Lekukotzak bilduman, gerra zibilak Asteasu herrian eragin zituen ondorioak aztertzen dituen argitalpen hau aurkituko dugu. Bertan, biktima eta errepresaliatuen testigantzak ez ezik, tropa faszisten sarrerak biztanleengan izandako ondorio lazgarriak ere jasotzen dira. Ilustrazioak ere erabili ziren gertakari dramatiko hauetako batzuk irudikatzeko.
Manuel Larramendi Kultur Bazkuna-ren enkarguz.