Zerbitzuak
Diseinu grafikoaren bidez, publizitate- eta argitalpen-diseinuarekin zerikusia duen edozein lan egiten dugu. Gure hiru zutabeak dira: diseinua, maketazioa eta ilustrazioa. Horrez gain, Internetekin lotura duten lanak egiten ditugu, hala nola: bannerrak, animazioak, argitalpen digitalak eta aholkularitza web diseinuan.
Argitalpenak
Argitalpen ezberdinen maketazioa: aldizkariak, liburuak, txostenak, agendak, foiletoak, egutegiak… etab. Azken produktua paperean edo digitalean. Formaturik egokienaren aukeraketa eta prozesu osoaren koordinazioa.
Ilustrazioa
Ilustrazio batek grafikoki islatu nahi duguna indartzen du, emaitza erakargarriagoa eginez. Diseinu baten ardatz izan daiteke edo testu baten nahiz kontzeptu abstraktu baten osagarri gisa erabil daiteke.
Irudi korporatiboa
Diseinu grafikoan dagoen erronkarik konplexuenetako bat da. Sintesia, oreka, funtzionaltasuna, komunikazioa eta praktikotasuna ezinbesteko gakoak dira irudi korporatibo egokia sortzeko. Saiatzeko prest gaude!
Sormena
Inspirazioa eta sormena sorkuntza artistikoaren giltzarri dira eta parte hartzen dugun egitasmo guztietan daude. Hala ere, batzuetan, apetatsuak dira eta modu bakarra dago behar bezala osatzeko… lana!
Ekoizpen grafikoa
Bezeroen ekoizpen grafikoaren koordinazioa. Egitasmoen azken ekoizpenaren jarraipena eta metodorik eta hornitzailerik onenaren aukeraketa.
Infografia
Grafiko, ikono, eskema edo bestelako grafismoaren sorkuntza, informazioa hobeto ulertzen lagun dezan edota behar bezala interpreta dadin.
Afixak, liburu-azalak
Atzetik datorren edukiaren sarrerako atea izanik, produktu mota hauek zabaldu nahi dugun informazioarekiko tonu egokia izan behar du eta aditzera eman behar dute edo ez, beren helburuaren arabera, segidan datorrena.
Diseinu-aholkularitza
Egitasmo grafiko bat garatzeko dagoen aukerarik onena zein den aholkatzen dugu, honek dituen etapa bakoitzean. Diseinu, bideragarritasun, formatu edo materialen gaineko zalantzei irtenbidea bilatzen saiatzen gara.
Hornitzaileen kudeaketa
Egitasmo bat aurrera ateratzeko behar diren hornitzaileen kudeaketa koordinatzen dugu eta lanaren egoera aztertzen dugu bere une ezberdinetan.