zirrimarra wentxi illustration marrazkia murala

Muralak

Tabernetako horma-irudi apaingarriak.

Bai. Garai batean oso ohikoa zen tabernetan horma-irudiak, marrazkiak eta dekorazio alternatiboagoa egotea. Orain, taberna musikalak, kontzertu-aretoak eta gaztetxeak baino ez dira geratzen.

Zirrimarraren ibilbidearen hasieran, Josetxo Sastrerekin batera, lagun eta ezagunen taberna eta jatetxeetan muralen enkarguak egin genituen. Lan handia da, espazioaren eta bezeroaren motibo egokiarekin asmatzea eta, gehienetan, lokala itxita dagoenean egin behar izatea. Normalean, gauez.

Aurkezten diren bi muralak Wentxik (Iñaki Gozalo Erro) eginak dira, jadanik itxita dauden Andoaingo bi tabernatarako: Uranga eta Olajauna taberna.