euskal jaiak dantzari astigarraga euskara

Jaiak

Jaiak Astigarragako jaietako edizio batean erabilitako marrazki-bilduma. Euskal ikonografia, kultura eta jaiei lotutakoa. Karteletan eta ehungintzan erabilia. Astigarragako Udaleko Kultura Sailaren enkarguz. Posts navigation ← Beti Alai Aste ta Jai

Gehiago irakurri
zirrimarra euskal pilota liburua argitalpena

Beti Alai Aste ta Jai

Beti Alai Aste ta Jai Gipuzkoako Segura herrian euskal pilotak izan duen historiari buruzko argitalpena. Kirol honen protagonista eta modalitateen gaineko gainbegirada historikoa. Diseinu-, maketazio- eta ikonografia-lana. Frontoi-berde kolorea diseinuaren osagai eta ildo nagusitzat hartu zen. Segurako Udalaren enkarguz. Egileak, Andoni Etxeberria eta Aitor Ugalde Posts navigation ← GanbaraJaiak →

Gehiago irakurri
zirrimarra euskara ilustrazioa hizkuntza umeak

Etxeak du giltza

Etxeak du giltza Buruntzaldea eskualdeko hizkuntz transmisio-kanpaina honetan ilustrazioak izan ziren nagusi. Gurasoei zuzendutako material honen helburu nagusia da euskararen ikaskuntzan nahiz erabileran familiaren hizkuntz aukerak eta inguruak duen garrantziaz jabetzea. Buruntzaldea euskaraz-en enkarguz. Posts navigation ← Euskal Herrian BarrenaGanbara →

Gehiago irakurri
zirrimarra unaiak ilustrazioa euskal ilustrazioa

Unaiak

Unaiak Garai bateko abeltzain-ohiturak hizpide dituen Patziku Perurenaren «Leitzalarreko Unaiak» ikerketa-liburuarentzako ilustrazioa. Manuel Larramendi Kultur Bazkuna-ren enkarguz. Posts navigation ← Literatur sariaEguzki-lore →

Gehiago irakurri
komik zirrimarra euskal herria

Komikiteka

Komikiteka Andoaingo Udal Liburutegian komikiei eskainitako eremua dekoratzeko ilustrazioa. Andoaingo Udal Liburutegiaren enkarguz. Posts navigation ← AgendaErrenta euskaraz →

Gehiago irakurri
maketazioa zirrimarra argitalpena ilustrazioa

Herio 1936

Herio 1936 Beterri-Aiztondoko gertakarien testigantzak jasotzen dituen Lekukotzak bilduman, gerra zibilak Asteasu herrian eragin zituen ondorioak aztertzen dituen argitalpen hau aurkituko dugu. Bertan, biktima eta errepresaliatuen testigantzak ez ezik, tropa faszisten sarrerak biztanleengan izandako ondorio lazgarriak ere jasotzen dira. Ilustrazioak ere erabili ziren gertakari dramatiko hauetako batzuk irudikatzeko. Manuel Larramendi Kultur Bazkuna-ren enkarguz. Posts navigation…

Gehiago irakurri
zirrimarra bertsolari marrazkia

Bertsolari

Bertsolari Bertsolari-txapelketa baterako ilustrazioa eta diseinua. Marrazkiak entzuleen aurrean bertsotan ari den bertsolari bat irudikatzen du. Emanaldiaren kartelerako, informazio-triptikoetarako eta saritzat eman zen txapelerako oinarri gisa erabili zen. Manuel Larramendi Kultur Bazkuna-ren enkarguz. Posts navigation ← LekukotzatJoxinixio →

Gehiago irakurri
zirrimarra diseinu grafikoa china

Lekukotzat

Lekukotzat Beterri-Aiztondoko biografia, gizarte-kontu, kirol-gertakari edo kulturaren gaineko testigantzak eskura jartzen dizkigun Lekukotzak bildumaren barruan, Migel Otegi misiolariari eskainitako hau aurkituko dugu. Ia bizitza osoa Txinan eman zuen. Ondorioz, ale hau diseinatzeko garaian, ekialdeko mundu grafikora hurbildu behar izan genuen eta ilustrazioetan nahiz diseinu grafikoan islatzen saiatu. Manuel Larramendi Kultur Bazkuna-ren enkarguz. Posts navigation ←…

Gehiago irakurri